LEGE-OHARRA

Bertsioa: 2022/08/06


1. ARDURADUNEN DATUAK

Webgune honen (bilbokokonpartsak.eus) titularra Bilboko Konpartsen 1978 Federakundea da.

  • Egoitza soziala: Zabalbide 5, behea, 48006 Bilbo

  • Erregistro-zenbakia: FD/B/00119/2002 (EAEko Elkarteen Erregistroan)

Bilboko Konpartsen Federazioak dokumentu hau erabiltzaileen eskura jartzen du, honako araudi hauek betetzeko:

  • Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (LSSI)

  • Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua (DBEO)

  • Aplikagarriak diren gainerako araudiak

Webgunera sartzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta erabiltzaileak konpromisoa hartzen du lege-ohar honetan eta aplikagarri den araudian ezarritakoa errespetatzeko.

Bilboko Konpartsen Federazioak eskubidea du webguneko edukiak eta baldintzak aldatzeko, aurrez jakinarazi gabe. Nahikoa izango da webgunean argitaratzea.


2. ERANTZUKIZUNA

Bilboko Konpartsen Federazioak ez du bermatzen webguneko informazioaren zehaztasuna, erabilgarritasuna edo fidagarritasuna. Ez du bere gain hartzen honako egoera hauen erantzukizunik:

  • Edukien eta webgunearen eskuragarritasunaren etenak

  • Edukietan edo produktuen ezaugarrien erroreak

  • Birusak edo osagai kaltegarriak egotea

  • Webgunearen segurtasun-neurrien huts egitea

  • Edukien erabilgarritasun falta edo errendimendu eskasa

  • Baldintzak urratuz norbaitek bere buruari edo hirugarren bati kalte egitea

  • Webgune honetatik kanpo dauden esteken bidez sortutako arazoak

Dena den, ahal diren neurri tekniko guztiak hartzen dira funtzionamendua bermatzeko eta birusen transmisioa saihesteko.


3. WEBGUNERA SARTZEA

Webgunea libre eta doan eskuratu daiteke, erabiltzaile erregistratuei zuzendutako edukiak salbu.

Edukietarako sarbidea edo harpidetzak izateko, erabiltzaileak erregistratu egin beharko du, datu egiazko eta zilegiekin. Erregistroan emandako datuen erabilerari dagokionez, Pribatutasun-politika aplikatuko da.


4. HIRUGARRENEN WEBGUNEAK

Lege-ohar honek ez ditu arautzen hirugarrenen pribatutasun- edo datu-politikak, Bilboko Konpartsen webguneak estekatzen dituenak barne.

Ez dugu gure gain hartzen hirugarrenek (adibidez, Facebook, Apple, Google, Microsoft, etab.) datu pertsonalen bilketa, erabilera eta hedapenari buruz izan dezaketen politika eta praktiken erantzukizunik.

Webgune batean esteka bat egoteak ez du esan nahi eduki hori onartzen dugunik.


5. DATU PERTSONALEN BABESA

Webgune honi lotutako datu pertsonalak 2016/679 (DBEO) Erregelamenduaren eta dagokion legediaren arabera tratatzen dira.

Informazio gehiago eskuratzeko, ikus:

Pribatutasun-politika


6. JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Webgune honetan ageri diren edukien gaineko jabego intelektuala eta industriala Bilboko Konpartsen 1978 Federakundearena da edo hark eskuratu ditu dagokion lizentziak.

Sarbide libreko edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziaren pean daude.

Erabiltzeko baldintzak:

  • Aitortza: “Jatorria: www.bilbokokonpartsak.eus” adierazi

  • EzKomertziala: Erabilera ez da komertziala izan behar

  • Partekatu Berdin: Lan eratorriak lizentzia beraren pean banatu behar dira

  • Esteka elektronikoetan: Lotura zuzena egin behar da jatorrizko URLa erabiliz

Lizentziari buruz gehiago:

CC BY-NC-SA 4.0

Beste erabilera batzuetarako (merkataritzakoa barne), beharrezkoa da baimen idatzia eskuratzea.

Erabiltzaile erregistratuei zuzendutako edukiek ez dute Creative Commons lizentzia eta beren erabilerak baimen espresua eskatzen du.

Ez dago baimenduta egile-eskubideei buruzko oharrak, segurtasun-sistemak edo titulartasun-identifikatzaileak ezabatzea edo manipulatzea.


7. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgunearen erabilerarekin lotutako gatazka edo desadostasun guztiak Bilboko epaitegi eta auzitegiek ebatziko dituzte, eta aplikagarria izango da Bilboko indarreko legedia.